 |
|
 |
Lortu nahi diren helburuen araberakoak izan behar
dira ekarpenak. Ekarpenak oso goiz egiten hasten direnean, soldataren %5-%15ekoak
dira zentzuzko ekarpenak, lortu nahi diren helburuen arabera. Horri dagokionez,
kapitalizazioaren ondorioak kontuan hartuta, gogoan izan behar da askoz ere
errentagarriagoak eta eraginkorragoak direla oso goiz egindako ekarpenak.
Hiru BGAEtara egin ahal dira ekarpenak:
 |
 |
Lan BGAEak: erakunde hauen sustatzailea
edozein erakunde, korporazio, sozietate edo enpresa da, eta langileak
eurak dira bazkideak. Oro har, kuotaren zati bat ordaindu ohi du
lan-emaileak. |
 |
Banan-banako BGAEak:
erakunde hauen sustatzailea finantza edo aseguru erakundea da,
eta edozein pertsona fisiko da bazkidea. |
 |
Elkartutako BGAEak:
erakunde hauen sustatzailea edozein elkarte, sindikatu, lanbide
elkargo edo talde da, eta talde horietako kideak dira balizko
bazkideak. Halakoetan, sustatzaileak ez du ekarpenik egiten. |
|
Federatutako erakundeei buruzko atalean, BGAEen zerrenda duzu eskuragarri,
erakunde motaren arabera.
Erakunde batera atxikitzeko orduan, batez ere banan-banakoa bada, dagokizun
inbertsio profila aukeratu behar duzu. Funtsean, adinaren eta hartu nahi duzun
finantza arriskuaren araberakoa da inbertsio profil hori. |