BGAEen zergei buruzko araubidea
Bazkide osoaren edo ohiko bazkidearen ekarpenen zergei buruzko araubidea
Bazkide babeslearen ekarpenen zergei buruzko araubidea
Jasotako prestazioen zergei buruzko araubidea
Ekarpenak eta prestazioak
BGAEen ZERGEI BURUZKO ARAUBIDEA.

Zergei buruzko arautegia izan ezean, Euskadiko BGAEak ez ziren hainbeste garatuko.

Itun Ekonomikoaren arabera, Euskadin, Lurralde Historikoetako Foru Aldundiei eta Batzar Nagusiei dagozkie zergen arloko eskumenak. Nolanahi ere, Autonomia Estatutuaren arabera (OCTE), Eusko Jaurlaritzak berak ditu harmonizazio, koordinazio eta lankidetza eskumenak.

Honako ikuspegi hauetatik aztertu behar dugu zergei buruzko araubidea:
- BGAEen ikuspegitik, osagai dituzten bazkideek ez bezalako izaera juridikoa duten erakundeak direlako.
- Bazkide osoaren edo ohiko bazkidearen ekarpenen zergei buruzko araubidearen ikuspegitik.
- Bazkide babeslearen ekarpenen ikuspegitik.
- Jasotako prestazioen zergei buruzko araubidearen ikuspegitik.

BGAEen zergei buruzko araubidea
1. Sozietateen gaineko Zerga.

Erretiroa, heriotza, ezintasun iraunkorra, iraupen luzeko langabezia, gaixoaldi larria edo mendekotasuna kontuan hartutako prestazioak ematen dituzten BGAEek %0ko tasaren arabera ordainduko dute Sozietateen gaineko Zerga. Era berean, kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak itzultzeko eskubidea izango dute, jatorrian atxikipen bakarra duten finantza aktiboetako etekinei dagozkien atxikipenak izan ezik. Gainerako BGAEek %21eko tasa murriztuaren arabera ordainduko dituzte zergak (%25 Gipuzkoan).

2. Ondare Transmisioen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, BEZ, Hiri Lurren Balioaren Igoeraren gaineko Zerga eta EJZ.

BGAEak salbuetsita daude aipatutako zergetan.

Bazkide osoaren edo ohiko bazkidearen ekarpenen zergei buruzko araubidea
Bazkide osoaren ekarpenak kengarriak izango dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako zerga-oinarrian, eta urteko 8.000 eurokoa izango da muga orokorra.

52 urtetik gorako bazkideentzat, aurreko mugek 1.250 euroko gehikuntza izango dute, 52 urtetik gorako urte bakoitzeko; eta gehienez ere, muga 24.250 eurokoa izango da 65 urte edo 65 urtetik gora dituztenentzat.

Horrez gain, euren ezkontideak edo izatezko bikoteak ez baditu etekinik edo urteko 8.000tik behera euroko etekinak baditu, zergadunek PFEZko zerga-oinarria orokorrean murriztu ahal izango dituzte ezkontidearen edo izatezko bikotearen BGAEra egindako ekarpenak. Dena dela, 2.400 eurokoa izango da gehienezko muga.

Elbarriei dagokienez, elbarriak ez beste lagun batek egindako gehienezko ekarpenak ezingo dira izan 8.000 eurotik gorakoak. Era berean, gehienez ere, 24.250 eurokoak izango dira ekarpen murrizgarriak, elbarriarenak berarenak ere kontuan hartuta.

Halaber, zergadunek kuota osoan %50eko kenkaria izan dezakete, eta gehienez 200 euro, enpresa eremuko gizarte-aurreikuspen ez diskriminatzaile tresnetan egindako ekarpenengatik.

Bestetik, Ondarearen gaineko Ezohiko Zergari dagokionez, bazkidearen eskubide bateratuak ez dira zerga horretako zerga-oinarriaren osagai izango. Hala ere, kontuan hartu egin beharko dira, Zerga horren aitorpena aurkeztu behar den ala ez zehazteko orduan, "salbuetsitako eskubideak" kontzeptupean egongo direlako jasota.

Bazkide babeslearen ekarpenen zergei buruzko araubidea
Bazkide babesleak egindako ekarpenak lan BGAEetan baino ez dira gertatzen.

Ekarpen horiek gastu kengarritzat hartzen dira enpresaren Zergan (Sozietateen gaineko Zergan). Dena dela, bazkide osoek egindako zenbatekoen araberakoa da kengarritasun hori, eta euren zergako zerga-oinarrian hartzen da kontuan.

Araubide orokor honek salbuespen garrantzitsua eskaintzen die indarreko legeak eta zergak garatu aurretik euren langileekin gizarte aurreikuspen osagarria hitzartu zuten enpresariei. Horrela, bada, bazkide babesleek ekarpenen zenbatekoa kendu ahal dute Sozietateen gaineko Zergan, beti ere konpromisoak edo hitzarmenak 1986ko irailaren 17a baino lehen hartu baziren. Nolanahi ere, langileei edo bazkideei ez zaie eskatzen zenbateko horiek euren PFEZko zerga-oinarrian egozteko.

Halaber, egoztea ez da beharrezkoa izango baldin eta ekarpenak beharrezkoak direnean uneko prestazioak bermatzeko ala bazkideen eskubideak, erretirorako prestazio mugatuaren eremuetan, azterketa aktuarialen bidez, defizita agertzen da.

Horrez gain, bazkide babesleak egindako ekarpenak %10 murrizten dira Sozietateen gaineko Zergako kuota likidagarrian. Dena dela, langileko ekarpenaren muga urteko 8.000 eurokoa da.

Bazkide osoek edo ohiko bazkideek egindako larregizko ekarpenak eta/edo, adierazitako mugak gainditzeagatik edo zerga-oinarria nahikoa ez izateagatik, PFEZko zerga-oinarrian murriztu ezin izan diren bazkide babesleen ekarpenak hurrengo 5 ekitaldietan murriztu ahal izango dira.

Azkenik, Araban eta Bizkaian bazkide babesleek kuota garbian %50 kenkaria izan dezakete eta gehienez urteko 200 euro, enpresa eremuko gizarte-aurreikuspen ez diskriminatzaile tresnetan egindako ekarpenengatik.

Jasotako prestazioen zergei buruzko araubidea
BGAEek emandako prestazio guztiak eta arriskua gertatu baino lehen ordaindutako zenbateko guztiak (berreskurapenak) norberaren lanaren etekintzat hartuko dira, atxikipenei begira ere bai.

Jasotzeko modua izango litzateke alde bakarra. Horrela, bada, prestazioa kapital moduan jasoko balitz, %40koa izango litzateke murrizketa, lehenengo prestazioa bada edo aurreko prestazioaz geroztik bost urte behin igarota eskuratu badira.

Prestazioa errenta moduan jasoko balitz, ordea, zenbatekoaren %100 sartuko litzateke zerga-oinarri orokorrean.

Bi aukera horiek bateratzen dituzten prestazio nahasietan, kapital moduan jasotako zenbatekoari baino ez zaio ezarriko %40ko murrizketa.

Bestetik, elbarriek errenta moduan jasotako prestazioek lanbide arteko gutxieneko soldataren hirukoitzerainoko salbuetsita izango dute.

Ekarpenak eta prestazioak
Hemen, Zergei buruzko Legeria duzu eskuragarri. Urteka dago sailkatuta Acrobat Reader programako "PDF" agirietan, zeure ordenagailura jaisteko aukera izan dezazun.
2008eko ekarpen eta prestazioen zergei buruzko araubidearen laburpena.
2007eko ekarpen eta prestazioen zergei buruzko araubidearen laburpena.
2007eko ekarpen eta prestazioen zergei buruzko araubidearen laburpena. Konparaziozko laukia.
2002eko ekarpen eta prestazioen zergei buruzko araubidearen laburpena.
2003eko ekarpen eta prestazioen zergei buruzko araubidearen laburpena.
2004eko. ekarpen eta prestazioen zergei buruzko araubidearen laburpena.
2005eko ekarpen eta prestazioen zergei buruzko araubidearen laburpena.
2006eko ekarpen eta prestazioen zergei buruzko araubidearen laburpena.
Federación de Entidades de Previsión Social Voluntaria . Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Borondatzeko Erakundeen Baterakundea
Hurtado de Amézaga, 14 bajo-izq. - 48008 Bilbao - Telef.: 94 41554 33 - Faxa: 94 415 25 12 - E.posta: info@epsv.org