 |
|
 |
Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen
Federazioa izenpean eta urriaren 27ko 25/83 Legean eta bere ezarpenerako Araudia den
otsailaren 20ko 87/84 Dekretuan aurreikusitakoaren babespean, Arabako, Bizkaiko eta
Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde
adierazgarrienak elkartzen dituen Organismoa sortzen da. Erakunde horiek askatasunez
egin dira organismo horretako bazkide, eta euren egoitza Euskadin bertan dago, euren
Estatutuen arabera.
Bestetik, honako hauek dira Federazioaren helburuak:
 |
 |
 |
Federatutako erakundeen interes orokorrak babestu. |
 |
 |
Erakundeak ordezkatu era guztietako organismo eta bulegoen
aurrean, aurreikuspenaren interes orokorrekin zerikusia duten gai guztietan. |
 |
 |
Federazioaren beraren zereginak bete, bai eta
agintaritza eskudunak eskuordetutako bestelako eginkizunak ere. |
 |
 |
Zerbitzu orokorrak ezarri; esate baterako, federatutako
erakundeentzako berraseguru plana, aholkularitza teknikoa eta juridikoa... |
|
Batzar Nagusiak eta Gobernu Batzordeak dute Federazioaren gobernua.
"Organigrama" atalean agertzen dira zure eskaerei erantzun ahal dieten lagunak. |